→Basauri

Gizon bat atxilotu dute Basaurin, okindegi batean indarra erabiliz ustez lapurtzen saiatzeagatik

Basauriko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Galizia kaleko okindegi batean, indarra erabiliz, ustez lapurtzen saiatzeagatik. Gertaerak abuztuaren 25ean, asteazkenez, jazo ziren Galizia kaleko 4. zenbakiko okindegian: Udaltzaingoak dei bat jaso zuen okindegi hartan borroka bat eta lapurreta gertatu zirela eta ustezko egileak, deskribapenarekin batera, Agirre Lehendakari kalerantz ihes egin zuela jakinarazteko.

Gertaeren arabera, okindegiko langileak kutxaren zenbaketa egiten ari zirela, gizona okindegira sartu eta langileetako bat bultzatu zuen, erakusmahaiaren gaineko txanpon paketeak hartzeko. Beste langile batek txanpon paketeak hartzea eragotzi zion, eta ondoren gizonak ihes egin zuen. Udaltzainek Arizko zubiaren ondoan geldiarazi zuten gizona eta atxilotu zuten. Atzo epailearen esku utzi zuten atxilotua.

Udaltzaingoak egindako prebentzio-jardueren esparruan, iaz 3.151 prebentzio-zaintza egin zituzten dendatan, enpresetan eta adinekoei egindako lapurretetan, eta aurtengo udan ere jarraitu dute etxebizitzetan, enpresetan eta saltokietan lapurretak prebenitzeko zaintza-lan horiek egiten. Zaintza berezi horien eta Basauriko Ertzaintzarekin batera egindako lanaren ondorioz, duela zenbait egun, Basauriko Udaltzaingoak Kareaga inguruko etxebizitzen barruan lapurtzen saiatzen ari ziren bi gizon atxilotu zituzten, ateetan markatzaileak jartzeagatik.

Basauriko zenbait etxebizitzatan lapurretak egitea saiatzeagatik bi gizon atxilotu dituzte

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak