→Basauri

Osasuna hizpide, Gotzone Sagardui sailburuak hitzaldia emango du Basaurin

Argazkia: Irekia

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Basaurin izango da maiatzaren 12an, ostegunez. ‘Osasuna: esperientzian oinarritutako etorkizuna’ hitzaldia emango du Sagarduik Basauriko Batzokian 19:00etan, EAJk antolatuta.

2020ko irailean hartu zuen Sagarduik Osasun sailburu kargua, EAEko hauteskundeak izan ondoren. Hortaz, Covid-19aren pandemiak bere sailburu kargua markatu du. Ildo horretan emango du hitzaldia Sagarduik Basaurin.

Bilbotarra jaiotzez, Basaurin urte asko eman izan ditu Sagarduik. Bertan bizi eta ikasi zuen: zehazki Basauriko Ikastolan (orduan Arizko elizaren babespean) ikasi zuen eta Edurre Dantza Taldeko kide ere izan zen —taldearen 60. urteurrenean parte hartu zuen Sagarduik, 2017an—.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak