→Basauri

Tabernetan eta jatetxeetan kontsumitzea debekatuta egongo da Basaurin bihartik aurrera

Edaria eta janaria eramateko sal dezakete tabernek eta jatetxeek, baina bertan kontsumitzea debekatuta egongo da.

Bihartik aurrera ezingo da Basauriko tabernetan eta jatetxeetan kontsumitu // Geuria

Atzo sartu zen gune gorrien zerrendan Basauri eta gaurko txostenaren arabera ere bertan mantenduko da. Intzidentzia-tasa 534,55ekoa da eta horrek esan nahi du bihartik aurrera itxita egongo direla ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak eta etenda geratuko dela eskola kirola zein taldeko kirol-jarduera. Edaria eta janaria eramateko sal dezakete tabernek eta jatetxeek aurretiko hitzorduarekin, baina bertan kontsumitzea debekatuta egongo da. Eskariak 21:00ak arte egin ahalko dira, eta etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahalko da.

Hego Uribe eskualdean Arrigorriagak eta Galdakaok ere gune gorrien zerrendan jarraitzen dute. Astelehenean igaro zuten 500eko muga eta asteartetik itxita dago ostalaritza eta etenda dago era berean eskola kirola zein taldekako kirol-jarduerak. Arrigorriagako intzidentzia-tasa 770,33koa da eta Galdakaokoa 718,81ekoa. Etxebarrik eremu laranjan jarraitzen du 392,67ko intzidentzia-tasarekin, eta eskualdeko gainerako herriei dagokienez, Ugaok 365,14ko intzidentzia-tasa du, Zaratamok 971,46koa eta Zeberiok 461,25ekoa.

📊 DATUAK

Data: Urtarrilak 27

Urtarrilaren 27an 64 covid positibo diagnostikatu ditu Osakidetzak. Herrika, hauek dira datuak:

Arrigorriaga
Positiboak: 12
Intzidentzia-tasa: 770,33

Basauri
Positiboak: 17
Intzidentzia-tasa: 534,55

Etxebarri
Positiboak: 7
Intzidentzia-tasa: 392,6

Galdakao:
Positiboak: 24
Intzidentzia-tasa: 718,81

Ugao:
Positiboak: 3
Intzidentzia-tasa: 365,14

Zaratamo:
Positiboak: 1
Intzidentzia-tasa: 971,46

Zeberio:
Positiboak: 0
Intzidentzia-tasa: 461,25

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak