→Basauri

Basauri gune gorrian sartzear da, 480ko intzidentzia-tasarekin

500etik gora ostalaritza itxi egingo dute, eta eskola kirola eta taldeko kirol-jarduera etenda geratuko da. Eskualdean dagoeneko gune gorrian daude Arrigorriaga eta Galdakao.

500etik gora ostalaritza itxi egingo dute, eta eskola kirola eta taldeko kirol-jarduera etenda geratuko da // Geuria

Basauri eremu gorrian sartzeko atarian dago. Gaurko txostenaren arabera, intzidentzia-tasa 480,85ekoa da. 100.000 biztanleko Intzidentzia-tasa metatua 500 edo gehiago duten udalerrietan ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak itxi egingo dituzte, eta eskola kirola eta taldeko kirol-jarduera etenda geratuko da. Aurreikuspenen arabera, bihar edo datozen egunetan izango da Basauri kolore gorrian.

Hego Uribe eskualdean dagoeneko gune gorrian daude Arrigorriaga eta Galdakao. Atzo igaro zuten 500eko muga eta gaurtik itxita dago ostalaritza eta etenda dago eskola kirola zein taldekako kirol-jarduerak. Edaria eta janaria eramateko sal dezakete taberna eta jatetxeek, baina bertan kontsumitzea debekatuta egongo da. Eskariak 21:00ak arte egin ahalko dira, eta etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahalko da.

Eskualdeko gainerako herriei dagokienez, Etxebarrik 340,31eko intzidentzia-tasa du, Ugaok 316,46koa, Zaratamok 971,46koa eta Zeberiok 553,51koa.

56 POSITIBO ATZO

Urtarrilaren 25ean 56 covid positibo diagnostikatu ditu Osakidetzak. Herrika, hauek dira datuak:

Arrigorriaga
Urt 25: 2

Basauri
Urt 25: 27

Etxebarri
Urt 25: 4

Galdakao
Urt 25: 21

Ugao
Urt 25: 1

Zaratamo
Urt 25: 1

Zeberio
Urt 25: 0

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak