→Basauri

Lore-gereziondoak, lore-udareak, urkiak eta lizarrak landatu dituzte Basauriko lau gunetan

Basoen Nazioarteko Egunaren harira, hamar zuhaitz berri landatu dituzte Basozelain, San Migelen, Soloarten eta Basauritik San Migelera doan pasealekuan.

Argazkia: Basauriko Udala

Basoen Nazioarteko Egunaren harira, hamar zuhaitz berri landatu dituzte Basauriko lau gunetan: Basozelain bost lore-gereziondo, San Migeleko Pintzeles parkean lore-udare bat, Soloarte parkean hiru urki, eta Basauritik San Migelera doan pasealekuan lizar bat. Udalerriko zuhaiztien eta landare-eremuen aldeko ekintza sinboliko gisa gereziondokoak landatu dituzte Basozelain El Maño Auzo Elkarteko ordezkari batek, Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Nerea Renteria Ingurumen arloko zinegotziak.

Bideoa | Hamabost zuhaitz berri landatu dituzte herritarrek Etxebarrin

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak