Hiri-Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) hasierako onespenaren aurkako alegazioak aurkezteko epea zabaldu du Basauriko Udalak. Urrira bitartean herritarren parte-hartzea sustatuko du Udalak: herritarrentzako kontsulta-telefonoa (944 666 323) eta informazio-bulegoa udaletxean.
Bulegoa udaletxeko lehen solairuko 3. aretoan dago eta hauxe izango da bertako ordutegia: uztailaren 24an eta 26an (09:00-14:00 eta 17:00-20:30), abuztuaren 2an, 7an, 9an, 28an eta 30ean (09:00-14:00), irailaren 4an, 6an, 11n, 13an, 18an, 20an, 25ean eta 27an (09:00-14:00 eta 17:00-20:30), eta urriaren 2an, 4an, 9an, 11n, 16an, 18an eta 23an (09:00-14:00 eta 17:00-20:30).
Udalbatzak ekainaren 28an egindako osoko bilkuran hasierako onespena eman zion Basauriko Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren berrikusketari.
