→Basauri

Basaurin haur bat bahitzeko saiakera “kasu isolatua” dela dio Segurtasun Sailak

Basozelaiko Zortziko plazan gertatu zen ustezko bahiketa saiakera // Geuria

Joan den asteburuan Basaurin hiru urteko haur bat bahitzen saiatu ziren ala ez ikertzen ari da Ertzaintza. Gertaera Basozelaiko Zortziko plazan jazo zen. Haurraren amak salaketa jarri zuen Ertzaintzan eta sare sozialen bidez ere gertatutakoa azaldu eta salaktu du.

Segurtasun Sailak GEURIAri adierazi dionez, kasua ikertzen ari dira: “Kasua ikertzen ari gara, baina oraindik ez dugu bahiketatzat hartzen. Kasu isolatua da. Basozelaiko Zortziko plazako parkean gizon baten jarrera susmagarria ikertzen ari gara”, diote Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik.

Egoera bera salatzeko hiru salaketa egon zirela adierazi diote zenbait herritarrek GEURIAri, baina Segurtasun Sailak baieztatu du momentuz salaketa bakarra izan dela. Udaltzaingoak, bere aldetik, areagotu egin du parkeetako eta aisialdi-guneetako zaintza, salaketa horren ondorioz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak