→Basauri

Ostegunean zabalduko dute Sarratuko jolas-parke berria, Basaurin

Apirilaren 23an zabalduko dute Sarratuko haurrentzako jolas-parkea.

Apirilaren 23an zabalduko dute Sarratuko haurrentzako jolas-parkea // Geuria

Haurrentzako jolas parkea eraiki dute Basaurin, Sarratu auzoan. Besteak beste, eskalatzeko dorre txirristadun bat, bi eserlekudun zabu (horietako bat inklusiboa), bi malguki (bata ume bakarrarentzat eta beste bi eserlekuduna), eta etxetxo bat txirristarekin bezalako elementuak ditu jolas parke berriak.

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak jarri du haur-jolasen eremua, eta guztira 40.000 euro bideratu ditu. Apirilaren 23an, ostiralez, zabalduko zutela esan bazuten ere, ostegunean zabaldu dute.

2008an Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker, Eusko Jaurlaritzak 90 etxebizitza sozial eta babes ofizialeko 60 eta 65 etxebizitzadun bi eraikin egin ditu Sarratun. Gainera, pribatu batek 74 etxebizitza libre sustatu ditu.

Udal ordezkariek aurreikusten dutenez, aurten amaituko dituzte egin gabe dauden urbanizazio-lanak, hala nola, lauzak jartzea, airetiko linea elektrikoa berritzea eta lurperatzea, eta bidegorria asfaltatzea, eta etxebizitza babestuen azken eraikina ere aurten bukatzea aurreikusten dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak