→Basauri

Balta Hernandez izango da Herriko Taldeakeko lehendakari berria

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea berritu dute. Balta Hernandez Hurtado (Edurre) izango da lehendakari berria.

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea berritu dute. Balta Hernandez Hurtado (Edurre) izango da lehendakari berria. Batzordean honako hauek ere izango dira: Ane Garcia Moneo (Zoroak) lehendakari ordea, Iñigo Peña Miranda (Txikerrak) diruzaina, Borja Sanchez Gregorio (Txanogorritxu ta otso maltxurra) idazkaria, eta Mara Belloso Freire (Itsaslapurrak), Leire Malaina Huertas (Txikerrak), Alberto Santamaria Rua (Basatiak) eta Miguel Angel Marin Gonzalez (Basatiak) izango dira batzorkideak. Lehenengo aldia izango da taldekide berrientzako.

Atzo, martxoak 5, aukeratu zuten zuzendaritza batzordea. Kandidatura honek Alaiak, Basajaunak, Basatiak, Edurre, Hauspoak, Mozkorrak, Ontzak, Txikerrak, Urbiko Lagunak, Zigorrak eta Zoroak kuadrillen abala jaso du. Guztira aldeko hamabost boto eta kontrako bat jaso ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak