→Basauri

Herriko Taldeakeko iazko zuzendaritza batzorde berak bigarrenez errepikatuko du aurten

Balta Hernandez Hurtado da bigarren urtez lehendakaria, eta errepikatu egingo dute iazko zuzendaritza batzordea osatu zuten guztiek.

Iazko zuzendaritza batzorde bera izango du aurten Herriko Taldeakek // Geuria

Herriko Taldeak elkarteko kuadrillek zuzendaritza batzorde berria aho batez aukeratu dute otsailaren 18an. Balta Hernandez Hurtado da bigarren urtez lehendakaria, eta errepikatu egingo dute iazko zuzendaritza batzordea osatu zuten guztiek. Gauzak horrela, hau izango da 2021eko Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea: Baltasar Hernandez Hurtado (Edurre) lehendakaria, Ane Garcia Moneo (Zoroak) lehendakari ordea, Iñigo Peña Miranda (Txikerrak) diruzaina, Alberto Santamaria Rua (Basatiak) idazkaria, eta Mara Belloso Freire (Itsaslapurrak), Leire Malaina Huertas (Txikerrak), Borja Sanchez Gregorio (Txanogorritxu ta otso maltzurra) eta Miguel Angel Marin Gonzalez (Basatiak) izango dira batzorkideak.

Herriko Taldeakeko 2021eko zuzendaritza batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 23an zabaldu zuten eta otsailaren 12an itxi zuten. Aukeratua izan den hautagaitza aurkeztu izan den bakarra da, eta Alaiak, Basajaunak, Hauspoak, Mozkorrak, Ogeta Bat, Ontzak eta Urbiko Lagunak kuadrillen abala jaso du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak