→Basauri

Balta Hernandez da Herriko Taldeakeko presidentea, hirugarren urtez

Aurreko bi urteetako batzordeak errepikatuko du hirugarren urtez, eta horiei Txema Pereda kidea gehitu zaie // Argazkia: Herriko Taldeak

Herriko Taldeak elkarteko 2022ko zuzendaritza batzordea izendatu dute dagoeneko. Balta Hernandez Hurtado da hirugarren urtez lehendakaria, eta errepikatu egingo dute iazko zuzendaritza batzordea osatu zuten guztiek. Gauzak horrela, hau izango da 2022ko Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea: Baltasar Hernandez Hurtado (Edurre) lehendakaria, Ane Garcia Moneo (Zoroak) lehendakari ordea, Iñigo Peña Miranda (Txikerrak) diruzaina, Leire Malaina Huertas (Txikerrak) idazkaria, Alberto Santamaria Rua (Basatiak), Mara Belloso Freire (Itsaslapurrak), Borja Sanchez Gregorio (Txanogorritxu ta otso maltzurra), Miguel Angel Marin Gonzalez (Basatiak) eta Txema Pereda Celorrio (Edurre) —azken hau batzordekide berria da— dira batzorkideak. Hautagaitza horrek Alaiak, Basajaunak, Hauspoak eta Mozkorrak kuadrillen abala izan du.

Urtero berritzen dute Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea. Kasu batzuetan errepikatu izan da aurreko urteko batzordea, urte berrian hautagaitza berririk ez delako aurkeztu, edota bozkaketan hautagaitza horrek berak irabazi duelako. Azken bi urteetan batzordekide berak izan dira Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea osatu dutenak, eta tamalez, San Fausto jairik ezin izan dute antolatu. Hirugarren saiakera izango dute aurten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak