→Basauri

Herriko Taldeakeko batzorde berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago Basaurin

Azken San Fausto jaiak 2019an antolatu zireneko talde argazkia // Argazkia: Herriko Taldeak

Herriko Taldeakeko 2022ko zuzendaritza batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik da otsailaren 10era arte. Hautagaitza zerrenda bakoitzak honako karguak zehaztuta izan behar ditu: lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina, idazkaria, eta gutxienez bi batzordekide. Hautagai-zerrenda osatzen duten pertsonek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte eta Herriko Taldeak osatzen duten kuadrila bateko kide izan beharko dute.

Hautagaitza zerrenda aurkezteko herrikotaldeak@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 84. Posta-kutxara (48970 Basauri) bidali behar dute interesdunek. Hautagaitza bat izendatua izan dadin, gutxienez, bi kuadrillek abalatu egin beharko dute.

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea urtero berritzen dute. Kasu batzuetan errepikatu izan da aurreko urteko batzordea, urte berrian hautagaitza berririk ez delako aurkeztu, edota bozkaketan hautagaitza horrek berak irabazi duelako. Azken bi urteetan batzordekide berak izan dira Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea osatu dutenak, eta tamalez, San Fausto jairik ezin izan dute antolatu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak