→Basauri

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago

Herriko Taldeakeko 2021eko zuzendaritza batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 12ra arte.

2020ko Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea // Geuria

Herriko Taldeakeko 2021eko zuzendaritza batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago. Urtarrilaren 23an ireki zuten epea eta otsailaren 12ra arte (12:00ak arte) egongo da zabalik. Hautagaitza bakoitzak honako karguak zehaztuta izan behar ditu: lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina, idazkaria, eta gutxienez bi batzordekide. Kandidaturak herrikotaldeak@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dituzte interesdunek. Hautagaitza bat izendatua izan dadin, gutxienez, bi kuadrillek abalatu egin beharko dute.

Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea urtero berritzen da. Kasu batzuetan errepikatu izan da aurreko urteko batzordea, urte berrian hautagaitza berririk ez delako aurkeztu, edota bozkaketan hautagaitza horrek berak irabazi duelako.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak