→Basauri

Euskara eta beste hizkuntzen inguruko hausnarketa sakonak landuko dituzte Urbi eta Uribarri institutuetan

HezHiz egitasmoa abiarazi dute Urbi eta Uribarri institutuetan. Besteak beste, hizkuntzen inguruko balioak, jarrerak eta aurreiritziak landuko dituzte.

hizkuntzen inguruko usteak eta jarrerak landuko dituzte DBHko 2. mailako ikasleek // Argazkia: Urtxintxa

HezHiz egitasmoa abiarazi dute Urbi eta Uribarri institutuetan, Basauriko Udalak bultzatuta eta Gipuzkoako Urtxintxa elkartearekin elkarlanean. Helburu nagusia izango da hizkuntzen inguruko usteak eta jarrerak lantzea DBHko 2. mailako ikasleekin, zenbait jolas eta dinamikaren bitartez. Urtarrilaren 27an hasi ziren egitasmoarekin eta maiatza bukaerara arte iraungo du. Besteak beste, hizkuntzen inguruko balioak, jarrerak eta aurreiritziak landuko dituzte Urbi eta Uribarri institutuetan. Ildo horretan, hizkuntza-aniztasunaren garrantziaz eta euskararen erabiltzeraz ere arituko dira ikasleak.

Aisialdian eta hizkuntza-normalizazioan adituak diren eta esperientzia handia duten hezitzaileak arituko dira Urbi eta Uribarriko ikasleekin. Guztira hamar talde egongo dira hizkuntzen inguruko jarrerak eta usteak lantzen. “Ikastetxeekin izandako koordinazio-bileretan, behin baino gehiagotan agertu da irakasleen kezka, gazteek ikastetxean bertan eta ikastetxetik kanpo, noski, euskara zelan erabiltzen duten. Izan ere, euskaraz jakin badakite, baina erabilerak kale egiten du”, dio Marieli Arroyo Basauri Udaleko Euskarako zinegotziak: “Urbiko ikaskeekin lehenengo saioetan aritu diren hezitzaileen ustez, ikasleen hasierako jarrera ona izan da: gaiaren inguruan hitz egiteko gogoa erakutsi dute, eta, jarrera horrekin jarraitzen badute, gauza oso interesgarriak atera daitezkeela uste dugu”.

Urtxintxa Aisialdi Eskolak eskarmentua du mota horretako egitasmoekin Hego Uribe eskualdean. Tartean, Galdakaon.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak