→Basauri

Basauriko hilerria zabalduko dute berriro, astelehenetik igandera

Basauriko Udalak berriro zabalduko du herriko hilerria ekainaren 4an. Hilerrira sartzeko osasun-neurriak hartu beharko dituzte bertaratuko direnek.

Ekainaren 4tik aurrera zabalduko dute berriro Basauriko hilerria // Bidebieta

Alarma-egoeran zehar ezarri dituzten murrizketak direla eta, Basauriko hilerria itxita egon da azken hilabeteetan. Orain, konfinamenduaren neurriak arintzen ari direla, Udalak berriro zabalduko du Basauriko hilerra ekainaren 4an, ostegunez. Astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30. Gainera, ekaineko asteburuetan goizeko ordutegian soilik zabalduko dute hilerria, 09:30etik 13:00etara.

Hilerrira sartzeko agintariek ezarritako osasun-neurriak hartu beharko dituzte bertaratuko direnek: bi metroko distantzia pertsonako, eta hori posible ez denetan, maskara jantzi beharko dute. Bestalde, hiletetan momentuz, gehienez ere 25 lagun batu ahal izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak