→Basauri

Hitz-erdiko Kontaketak lehiaketak euskarazko 203 ipuin jaso ditu, parte-hartze marka gaindituta

pen on white lined paper selective focus photography

Kontakizunak epaimahaiaren esku daude dagoeneko, eta apirilaren bukaera aldera jakitera emango dituzte irabazleen izenak.

Argazkia: Aaron Burden, Unsplash

Hitz-erdiko Kontaketak euskarazko ipuin lehiaketak itxi egin du bere laugarren edizioa. Guztira 203 ipuin jaso dituzte antolatzaileek, parte-hartze marka berria lortuz. Jaso dituzten kontakizunetatik 121 adingabeek idatzitakoak izan dira. Kontakizunak epaimahaiaren esku daude dagoeneko, eta apirilaren bukaera aldera jakitera emango dituzte irabazleen izenak. Guztira lau sari banatuko dituzte: lehenengo sailkatuarentzako 200 euroko bonua, bigarren sailkatuarentzako 125 euroko bonua, hirugarren sailkatuarentzako 75 euroko bonua eta Elkar Saria jasoko duenarentzako 150 euroko bonua. Gainera, sarituriko lau kontakizunak GEURIAn argitaratuko ditugu. 

Aurtengo edizioan partaideek “Zoragarria, besterik ez…” esaldiarekin hasi behar izan dituzte beren kontakizunak. Eta, iazko nobedadeari helduz eta jarraipena emanez, liburuxka berezia kaleratuko dute 2021eko urtarrila eta martxoa bitartean jasotako kontaketa sortarekin. Ale kopuru mugatua egongo da eskuragarri Basauriko Gazte Informazio Bulegoan eta Elkar dendan.

Hitz-erdiko Kontaketak euskarazko ipuin lehiaketa ZirtZart Basaurik —Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak— antolatzen du, Elkar Euskal Kulturgintzaren eta GEURIA Hego Uribeko herri komunikabidearen laguntzarekin. Lehiaketa 12 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, eta helburu du idazmenean interesa dutenen talentua sustatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak