→Basauri

Ibaigane eta Basozelaiko ikasketa gelak 20:30ean itxiko dituzte, Basaurin

Ibaigane Kultur Etxea, Basozelai Gizarte Etxea edota Social Antzokia 21:00etan itxiko dituzte azaroaren 7tik aurrera.

Ibaigane Kultur Etxea, Basozelai Gizarte Etxea edota Social Antzokia 21:00etan itxiko dituzte azaroaren 7tik aurrera // Argazkia: Geuria

Covid-19aren hedapena murrizteko asmoz, neurri berriak sartuko dira indarrean azaroaren 7tik aurrera. Besteak beste, eraikin publikoak 21:00etan itxi behar dituzte, tartean, Ibaigane Kultur Etxea eta Basozelai Gizarte Etxea. Zentzu horretan, ikasketa gelak 20:30ean itxiko dituztela jakinarazi du Kultur Basaurik.

Bestetik, Social Antzokiak aldaketa gehiago egin behar izan ditu bere programazioan. Kasu honetan ere 21:00etan izango da ixteko ordua, eta horregatik, azaroan eta abenduan programatutako ikuskizunen emanaldi gehienak 19:00etara aurreratu behar izan dituzte. ‘¡Ave, Osos!’ 19:30ean izango da (azaroak 7) eta Mastodonte 18:30ean (azaroak 14).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak