→Basauri

Ibaigane kaleko saneamendu-sarea eta errepidea berritzen ari da Basauriko Udala, 65.000 euro bideratuta

Era berean, Artunduagako kiroldegirako oinezkoen sarbidea eta Larrazabal kaleko irisgarritasuna hobetzen ari da Basauriko Udala.

Ibaigane kaleko obrek bi hilabete iraungo dute // Geuria

Ibaigane kaleko saneamendu-sarea berritzeko lanei ekin die Udalak, Hego kaletik Jose Garai Doktorea kaleko 4. zenbakirainoko zatian. Saneamendu- eta drainatze-sareez gain, errepideko zoladura ere berrituko dute. Otsaila hasieran ekin zieten lanei eta udal ordezkarien arabera, bi hilabeteko epean bukatuko dituzte lanak. Udalak 65.969 euroko inbertsioa egingo du esku-hartze horretan.

Bestetik, Artunduagako kiroldegiko irisgarritasuna hobetuko du Udalak: hain zuzen ere, errepidetik kiroldegira doan oinezkoen sarbidea hobetuko dute. Dagoeneko hasi dira bertan esku hartzen eta Udalak 18.473 euro bideratuko ditu lan horietara.

Artunduagako kiroldegirako oinezkoen sarbidea hobetuko du Basauriko Udalak

Obrak Larrazabalen

Herriko zenbait gunetako irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, Larrazabal kalean ere esku hartzen ari da Udala. Besteak beste, oinezkoen pasabideak hobetuko dituzte eta argi berriak jarriko dituzte pasabide horien ondoan. Gainera, Larrazabal kalearen gainerako zatian ere argiak berrituko dituzte, “bereziki, etxebizitzen aldean daudenak”, diote udal ordezkariek. Obrak urtarrilaren 18an hasi zituzten eta otsailean bukatuko dituzte. Udalak 40.000 euro inguru bideratuko ditu lan horietara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak