Sareak

☉ Basauri

Basauriko bigarren igerileku estalia astelehenetik ostiralera egongo da zabalik

Gaurtik aurrera zabalik dago berriro Basauriko bigarren igerileku estalia. Astelehenetik ostiralera bitartean egongo da irekita, 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

|

Gaurtik aurrera zabalik dago berriro Basauriko bigarren igerileku estalia // Argazkia: Marcus, Unplash

Gaurtik aurrera zabalik dago berriro Basauriko bigarren igerileku estalia. Astelehenetik ostiralera bitartean egongo da irekita, 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Edukiera 12 lagunekoa izango da ordubetez, hau da, kale bakoitzean bi lagun egon ahal izango dira. Aldagelak, armairuak, dutxak eta komunak erabili ahal izango dira.

Igerileku estalia erabiltzeko aldez aurretik erreserba egin behar dute abonatuek, egun bateko aurrerapenarekin eta gaur egun kanpoko igerilekua erreserbatzeko erabiltzen den prozedura bera erabiliz: Basauri Kirolaken webgunean, edo 10:00etatik 12:00etara telefono bidez (65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute sistema horretan). Udalak hartu dituen neurrien arabera, estalitako igerilekua erreserbatzen bada, ezingo da egun berean estaligabekoa erreserbatu, eta alderantziz.

Igeriketa ikastaroa

Haurrentzako igeriketa ikastaro bat antolatu dute Basauriko igerilekuetan uztaileko bigarren hamabostaldian. Hain zuzen ere, uztailaren 20an hasiko da ikastaroa 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta eta hilaren 30era arte luzatuko da. Ikastaroa astelehenetik ostiralera izango da, 12:00etatik 12:40era.

☉ Basauri

Kepa Larrea idazleak ‘Zubia’ eleberria aurkeztuko du Basaurin

Urtarrilaren 29an egingo du aurkezpena Ibaigane Kultur Etxean. Eleberria 1936ko Gerraren eta diktaduraren hainbat pasartetan oinarritzen da

|

Azaroan aurleztu zuen 'Zubia' eleberria Larreak Bilbon eta bertan izan ginen // Geuria

Kepa Larrea idazleak -basauriarra jaiotzez baina Arrigorriagan 35 urte daramatzana-, bere azken lana aurkeztu zuen azaroan: ‘Zubia’ [hemen aurkezpenaren bideoa].

Eleberria 1936ko Gerraren eta diktaduraren hainbat pasartetan oinarritzen da, egileak berak azaldutakoaren arabera: “Asko eta asko txikitan entzundako kontuak dira; helduek ahotsa apaldu eta xuxurla batean hitz egiten zutenean horrek gure arreta pizten zuen, eta adi entzuten genituen kontu haiek”.

Hego Uribe eskualdea ere islatu nahi izan du idazleak bere azken lanean; izan ere, bertako herriek, kaleek, basoek eta mendiek protagonismo berezia dute eleberri osoan zehar: “Bolintxu”, “Izartza”, “Arguia” edo “Lapurzuloa” dira kapituloetako batzuen izenburua, hurrenez hurrenez.

Bada, urtarrilaren 29an, ostegunez, ‘Zubia’ eleberria aurkeztuko du Larreak Basaurin, Ibaigane Kultur Etxeko Eskarabilera aretoan. 

Solasaldia euskaraz izango da eta 19:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Gazte bat atxilotu dute Basaurin joko-areto batean kaletak egiteagatik

|

Ertzaintzak 30 urteko gazte bat atxilotu du Basaurin, bertako joko- eta apustu-establezimendu batean kalteak egitea leporatuta.

Gertaerak atzo, urtarrilak 25, 21:00ak aldera jazo ziren Basauriko herriguneko joko-areto batean. Establezimendura sartzea debekatuta zuen gizon bat barrura sartu zen, makina bateko pantailak kolpatu zituen eta 300 euro inguruko kalteak egin zituen.

Ertzaintzako agenteak bertaratu eta gizonak aitortu zuen makina kolpatu zuela, “diru-kopuru handia galdu ostean”.

Atxilotuta eraman zuten ertzain-etxera eta eginbideak ireki ondoren, aske utzi zuten. Epailearen aurrean deklaratzera deituko dute.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Arizko zubiaren ondoko eskailerak egokituko ditu Basauriko Udalak

Era berean, Agirre Lehendakaria kaleko 85 zenbakia eta Frantzisko Kortabarria kalearen arteko eskailerak ordezkatuko dituzte eta zubiko baranda margotuko dute

|

Arizko zubitik Nerbioi ibaiertzeko pasealekura jaitseko eskailerak egokituko ditu Udalak // Google

Arizko zubitik Nerbioi ibaiertzeko pasealekura jaisteko dauden eskailerak egokitu egingo ditu Basauriko Udalak. 

Gainera, Agirre Lehendakaria kaleko 85 zenbakiko atarira sartzeko arrapala berria eraikiko dute, eta Frantzisko Kortabarria kalearekin lotzeko eskailerak ordezkatu eta egokituko dituzte. Esku hartze hauen helburua da irisgarritasuna hobetzea.

Era berean, Arizko zubiko baranda eta kale-argiak saneatu eta margotuko dituzte. 

Basauriko Udalak 162.382 euro bideratuko ditu obra horietara eta hiru hilabetez luzatuko dira. Udal ordezkariek adierazi dutenez, “ez da aurreikusten trafikoari eragitea”.

Trafikoan ez, baina obrak egiteko Frantzisko Kortabarria eta Soloarte arteko pasealekua eten egingo dute.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bi gazte atxilotu dituzte Basaurin emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Lapurreta igande goizaldean gertatu zen Soloarte auzoan. Atxilotuek 19 urte dituzte eta epailearen esku utziko dituzte

|

Lapurreta igande goizaldean gertatu zen Soloarte auzoan // Argazkia: Pixabay, Pexels

Ertzaintzak 19 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo, emakume bati poltsa lapurtzeagatik.

Gertaerak igande goizaldean, 02:40ean, jazo ziren Soloarte auzoan. Bi gazteek emakumeari hainbat galdera egin zizkioten eta oldartu ostean, indarra erabiliz lurrera bota zuten eta poltsa lapurtu zioten.

Lekuko batek lapurreta ikusi eta Ertzaintzara deitu zuen. Hainbat patruila bertaratu ziren eta erasotzaileetako baten deskribapenarekin bat zetorren gizon bat aurkitu zuten, edukiontzi batzuen atzean ezkutatzen saiatzen ari zenean, ertzainak ikusi zituenean.

Agenteek identifikatu egin zuten, eta ikusi zuten soinean zeraman arroparen zati batek odol-arrastoak zituela, eta horrenbestez, atxilotu egin zuten.

Handik gutxira, beste patruila batek bigarren inplikatua aurkitu zuen. Esku batean zauri bat zuen, eta atxilotu egin zuten. Atxiloketan, lapurretaren unean zeraman arropa harrapatu zioten, aldatu egin baitzen odol arrastoak zituelako.

Ertzaintzak bi atxilotuak ertzain-etxera eraman eta beharrezko polizia-eginbideak egin zizkieten. Ondoren, epailearen esku utziko dituzte.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Aratz Mendieta Bidebietako pilotariak Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du bihar

|

Aratz Mendieta, gorriz // Argazkia: Bidebieta Pilota Taldea

Buruz Buruko Txapelketako finalak jokatuko dira bihar, urtarrilak 24, Gautegiz Arteagan 17:00etatik aurrera. Umeak, emakumeak eta gaztetxoen finalak jokatuko dira.

Basauriko Bidebieta Pilota Taldetik Aratz Mendietak gaztetxoen bigarren mailako finala jokatuko du.

Mendietak aurkari izango du Lea Ibarra klubeko Jurdan Zuazo.

Osorik irakurri