Ibaiganeko, Basozelaiko eta Arizko Dorretxeko ikasgelak zabalduko dituzte berriro irailaren 23tik aurrera, goizeko eta arratsaldeko ordutegian. Gainera, espazio berri bat prestatu dute Ibaiganeko Kultur Etxeko 0 solairuan. San Migeleko Taberna Nagusiko ikasgela urriaren 6an zabalduko dute, arratsaldeko ordutegian.
Basauriko zein San Migeleko ikasgeletara sartzeko aurrez aurretik hitzordua eskatu beharko dute interesdunek Kultur Basauriko webgunearen bitartez. Gaurtik aurrera eskatu daiteke hitzordua.
Basauriko ikasgelak | Ordutegiak
Arizko Dorretxea
Irailaren 23tik aurrera
Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:30 eta 16:30-20:15
Basozelai eta Ibaigane
Irailaren 23tik aurrera
Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 16:00-21:30
Larunbatetan: 09:00-13:30
Taberna Nagusia
Urriaren 6tik aurrera
Astelehenetik ostiralera: 16:30-20:15
