→Basauri

Ikastetxeak eta eraikin publikoak desinfektatzeko 90.000 euro gehiago bideratuko ditu Basauriko Udalak

Garbiketa- eta desinfekzio-lanek arreta berezia jarriko dute kontakturako elementu komunetan, hala nola, mahaietan eta aulkietan, ateen heldulekuetan, argi-etengailuetan, telefonoetan, ordenagailu partekatuetan, txorrotetan, barandetan, sarrera-kodeetan, sarrera-txirrinetan, leihoetako heldulekuetan edo armairuetako heldulekuetan.

Garbiketa- eta desinfekzio-lanek arreta berezia jarriko dute kontakturako elementu komunetan // Geuria

Koronabirusaren aurreko higiene prebentiboko neurri gisa, Basauriko Udalak 89.594 euro bideratuko ditu ikastetxe eta eraikin publikoen garbiketa eta desinfekzioa indartzen jarraitzeko: 62.873 euro ikastetxeentzat eta 26.721 beste eraikin publikoentzat. Garbiketa- eta desinfekzio-lanek arreta berezia jarriko dute kontakturako elementu komunetan, hala nola, mahaietan eta aulkietan, ateen heldulekuetan, argi-etengailuetan, telefonoetan, ordenagailu partekatuetan, txorrotetan, barandetan, sarrera-kodeetan, sarrera-txirrinetan, leihoetako heldulekuetan edo armairuetako heldulekuetan. Garbiketa-kontratuaren aldaketa hori otsailaren 25eko osoko bilkuran onartuko dute. 

Basauriko Udalak lehiaketa bidez ISS Facility Services enpresari esleitu zion kontratua 2019ko abenduan sinatu zuten, bi urteko indarraldiarekin, enpresak eraikin publikoetako garbiketa-lanak egin ditzan, ikastetxeak barne. Pandemiak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz, 2020ko irailetik garbiketa eta desinfekzioa indartzeko lanak egin dituzte udalerriko hainbat ikastetxe publikotan eta beste eraikin publiko batzuetan, baina lan horiek ez zeuden aurreikusita hasieran kontratuaren prestazioen artean. Epe horretan, eta aurtengo otsaila amaitu arte, zeregin horiek Udalarentzat inolako kosturik gabe egiten ari dira, kontratuaren arabera zerbitzuaren enpresa esleipendunak urtean 1.200 lanordu gehiago eskaintzen baititu doan. Hala ere, ordu-pakete hori otsailaren amaieran agortuko denez, Udalak aparteko 90.000 euroak bideratuko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak