→Basauri

Iñaki Martinez PSEko politikaria omenduko dute Basaurin, bere heriotzaren lehenengo urteurrenean

IÑAKI MARTINEZ / BIDEBIETA

Iazko maiatzean hil zen Iñaki Martinez Basauriko politikari sozialista. Bere heriotzaren urteurrena bete dela, omenaldia egingo diote maiatzaren 7an, larunbatez, Solobarria plazan 12:00etan. Omenaldia Basauriko Gaztela eta Leon Etxeak antolatu du, Gaztela eta Leongo Juntaren, Basauriko Udalaren eta Euskadiko Gaztela eta Leongo Etxeen Federazioaren babesarekin.

Basauriko alderdi sozialistaren oinarrietako bat izan zen Martinez: lau hamarkada baino gehiagoko militantzia eta hogeita hamar urte Udalean. 2007tik 2011ra bitarteko legegintzaldian alkateorde eta hirigintzako zinegotzi izan zen Loly de Juanek gidatutako gobernu-taldean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak