→Basauri

Argazkiak | Matxismoari planto, Memoria ekitaldia egin dute gaur Basaurin

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan, gaur eguerdian Memoria ekitaldia egin dute Basaurin, Eskarabillera plazan. Indarkeria matxistaren biktimen eta indarkeria horretatik bizirik irten direnen memoria berreskuratzea izan da ekitaldiaren ardatza. Emakume musikariz lagunduta, Berdintasun Kontseiluko emakumeek zenbait biktimen testigantzak irakurri dituzte, “memoriaren eta erreparazioaren ikuspegitik idatziak”. Marieneako Abesbatza Feministak eman dio amaiera ekitaldiari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak