→Basauri

Indartsu Futbol Eskolan izena emateko epea zabaldu dute, Basaurin

2017 eta 2009 urte bitarteetan jaiotako neskentzako zein mutilentzako dago zuzenduta Indartsu Futbol Eskola. Kuotarik ez da ordaindu behar.

Ekainaren 17an ate irekien jardunaldia antolatu zuten San Migelen // Indartsu Club

Indartsu klubak futbol eskola berria martxan jarri du, eta dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute. Interesdunek 662 543 329 telefono zenbakira deitu besterik ez dute egin behar, eta inprimakia bete. 2017 eta 2009 urte bitarteetan jaiotako neskentzako zein mutilentzako dago zuzenduta eskola. Kuotarik ez da ordaindu behar.

San Migeleko taldeak “jatorrira bueltatzea” erabaki du eta horrela sortu dute Futbol Eskola, “gure etorkizuna harrobitik eta harrobirako eraikitzen jarraitzeko”, diote. Eskola “herrikoia, euskalduna, hezitzailea eta parekidea” izango dela diote. Ekainaren 17an ate irekien jardunaldia antolatu zuten San Migeleko futbol zelaian.

Ekainean Eneko Orio Indartsu Eskolako koordinatzailearekin egin genuen berba (bideoa):

Eneko Orio (Indartsu Eskola): “Lehiaren eta heztearen balantzan, beti heztearen alde jo behar dugu eskola kirolean”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak