→Basauri

Indartsu klubak doako Futbol Eskola sortu du Basaurin

Eskola “herrikoia, euskalduna, hezitzailea eta parekidea” izango dela diote. Kuotarik eta matrikularik gabekoa izango da futbol eskola.

Argazkia: Indartsu Club

Futbol Eskola berria sortu dute Basaurin. Hain zuzen ere, Indartsu klubak “jatorrira bueltatzea” erabaki du eta horrela sortu dute Futbol Eskola, “gure etorkizuna harrobitik eta harrobirako eraikitzen jarraitzeko”, diote. Eskola herrikoia, euskalduna, hezitzailea eta parekidea” izango dela diote. Neskentzako zein mutilentzako eskola izango da: haurrak (2008-2009), kimuak (2010-2011), benjaminak (2012-2013) eta aurre benjaminak (2014+).

Klubetik adierazi dutenez, ez da kuotarik ordaindu behar: “Badakigulako egoera sozioekonomikoa ez dala onena. Guztiontzako eskola izatea nahi dugu, eta horregatik kuotarik eta matrikularik gabekoa izango da”, diote. Informazio gehiagorako 662 543 329 telefono zenbakia eta indartsu.koordinatzailea@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak