→Basauri

Iruaretxetako haztegia garbitu eta egokitzeko jardunaldia antolatu du Sagarrakek igandean

Urtarrilean Iruaretxetako haztegian garbiketa lanak egin zituzten // Sagarrak

Ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu du Sagarrak Basauriko talde ekologistak otsailaren 13an, igandez. Besteak beste, baratze-alorra garbitu eta egokituko dute, ondoren landare autoktonoak landatzeko.

Jarduera 10:00etan hasiko da eta goizean soilik burutuko da, “13:00ak arte, gutxi gorabehera”. Antolatzaileek gomendatzen dute mendiko botekin eta mendiko arropekin joatea. Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute 944 263 769 telefono zenbakira deituta edo ekologia@sagarrak.org helbide elektronikora idatzita; izena emateko azken eguna otsailaren 11a da.

“Egitekoa helduentzako izango da, eta jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak gure kontura izango dira”, diote. Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak babesten du ekimena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak