→Basauri

Iñigo Cabacasen omenezko futbol partidua izango da maiatzaren 8an Basozelain, Basaurin

Iñigo Cabacesentzat justizia eskatzeko banderolak Basozelai auzoan, Basaurin // Bidebieta

Iñigo Cabacas ‘Pitu’ren omenezko futbol partidua antolatu dute maiatzaren 8an, igandez, Basaurin. Pituren lagunak eta Terraces Subculture Bilbaok talde bat osatuko dute, eta Italiako Paco Rigore eta Italiako Lehoiakek osatutako taldearen kontra jokatuko dute. Partidua Basozelaiko futbol zelaian izango da 12:00etan.

Duela hamar urte hil zen Iñigo Cabacas Liceranzu, Ertzaintzak jaurtitutako pilotakada batek larri zauritu ostean. Ezbeharra 2012ko apirilaren 5ean jazo zen eta lau egun geroago, apirilaren 9an, hil zen. Bere hilketaren hamargarren urteurrena bete dela, Manu eta Fina Iñigoren gurasoak eta Koldo eta Ibai Iñigoren lagunak elkarrizketatu genituen GEURIAn. Era berean, urtero bezala elkarretaratzeak egin zituzten apirilean, tartean Basaurin. Gaztaroaren urteak Basaurin eman zituen Iñigok bere familiarekin batera.

Koldo eta Ibai, Iñigo Cabacasen lagunak: “Hamar urteotan, Justiziak ez du ezer ere irabazi, baina maitasunak bai”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak