→Basauri

Kotxe batek gazte bat harrapatu du Basaurin eta gelditu barik alde egin du

Ezbeharra 19:05ak aldera gertatu da Lehendakari Agirre eta Gaztela kaleen artean. SOS Deiaketik adierazi dutenez, zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Kotxe batek mutil gazte bat harrapatu du Basaurin eta ibilgailua gelditu barik alde egin du. Ezbeharra 19:05ak aldera gertatu da Lehendakari Agirre eta Gaztela kaleen artean. Lekuko batek GEURIAri adierazi dionez, “kotxea ez da gelditu eta Lehendakari Agirre kaletik gora egin du”. SOS Deiaketik adierazi dutenez, zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Duela egun batzuk, urtarrilaren 18an, beste istripu bat izan zen Basaurin. Ibilgailu batek oinezko bat harrapatu zuen Garbigune ondoko zebrabide batean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak