‘Alardea’ telesaila estreinatuko du udazkenean ETB1ek. Bertan Itziar Ituño aktore basauriarra ikusteko aukera izango dugu, eta ETB1eko fikziora itzuliko da Ituño 2015etik geroztik (Goenkale).
Ituñok Amaiaren papera interpretatuko du eta bera izango da istorioaren protagonista. Amaia haur eskolako irakaslea da, eta auzokide talde batekin batera, bere herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko du. Izan ere, ordura arte, gizonek bakarrik desfilatzen dute bertan.
Itziar Ituñorekin batera Carmen Climent, Klara Badiola, Iñigo Aranburu, Kandido Uranga eta German Alzarazu aktoreek parte hartu dute telesailen. Guztira lau atal ditu eta K2000ak (The Mediapro Studio) EiTBrentzat ekoitzi du.
Martxoa hasieran hasi ziren telesaila grabatzen, baina Covid-19aren osasun-alarmaren hasiera eman zenean, grabaketa gelditu behar izan zuten. Gainera, talde artistiko zein teknikoko zenbaitek positibo eman zuen koronabirusean, tartean, Ituño bera. Uztailaren 13an ekin zioten berriro grabaketari eta hilaren amaieran grabatzen bukatu zuten. EiTBk udazkenean estreinatuko du ‘Alardea’.
