→Basauri

Itziar Ituñoren (Des)Kontrolatuak obrak jaso du Pabilioi 6en Antzerki Arinaren publikoaren saria

basauri itziar ituno deskontrolatuak 2018 antzerki arineko jardunaldiak publikoaren saria pabellon 6

Aurreneko aldia da Ituño zuzendari lanetan dela antzerki obra batean. Pabilioi 6en Antzerki Arinen Jardunaldian publikoaren saria eta antzezpen lanik onena jaso du obrak.

Iratxe Urkiaga, Itziar Ituño eta Karmele Larrañaga, sari banaketan // Pabellon 6

Pabilioi 6 laborategiak Antzerki Laburren Jardunaldiak antolatzen ditu 2014tik. Aurten jardunaldien seigarren edizioa izan da eta apirilaren 21ean sari banaketa ospatu dute. 2018ko edizio honetan 15 lan aurkeztu dira (gehi lan gonbidatu bat), horien artean, Itziar Ituño basauriarra zuzendari lanetan izan den (Des)Kontrolatuak obra. Lan honek publikoaren saria jaso du, baita antzezpen lan onenaren saria ere (Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga -obraren idazlea ere bada-). Aurreneko aldia da Ituño zuzendari lanetan dela antzerki obra batean.

Antzerki laburrak dira gehienez 20 minutu irauten dutenak, ez-ohiko lekuetan antzeztuak eta ikusle murriztuentzat zuzenduak. Antzerki Arinen Jardunaldiak martxoa eta apirileko 15 egunetan zehar ospatu dira eta sektoreko 50 profesional baino gehiago, 200 saio inguru eta antzerki arineko 60 ordu baino gehiago izan dira.

Apririlaren 21ean banatu dituzten sariei dagokioenez, honakoa izan da sarituen zerrenda:
– Ikuskizun onena: El gato de Schrödinger. Alex Angulo saria eskuratu du, 3.000 euroan baloratua. Mikel Fernandinok idatzi eta Aitor Fernandino eta Mikel Losada aktorren antzezpena.
– Euskaraz egindako lan onena: Agur eta Dolore. Kriseilu saria irabazi du, 3.000 euroan baloratua. Iraia Elías eta Miren Gaztañagaren lana, beraiek antzeztuta eta Amancay Gaztañagaren begiradapean.
– Gizonezko antzezpen lanik onena: Iñaki Urrutia. 500 euroko saria jaso du.
– Emakumezko antzezpen lanik onena: Karmele Larrañaga eta Iratxe Urkiaga. 500 euroko saria.
– Publikoaren sariak: Ponme tu historia aquí eta (Des)Kontrolatuak. Lehenengoa María Goirizelayak idatzita eta zuzenduta, Ane pikaza eta Olatz Ganboa aktoreekin eta Ibon Belandiaren zuzeneko musikarekin. Bigarrena, Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiagaren lana, Iratxe Urkiagak idatzita eta Itziar Ituñoren zuzenketa lanarekin.

bilbo antzerki arineko jardunaldiak 2018 sari banaketa irabazleak itziar ituno pabellon 6

Saria jaso duten guztiak // Pabellon 6

Sariez gain, aukeratuak izan diren lan guztiek, SGAE Fundazioaren eskutik testu dramatikoen sormenari suspergarri ekonomiko bat eman zaie.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak