→Basauri

Netflixen ‘Intimidad’ telesaila grabatzen ari da Itziar Ituño basauriarra

‘Intimidad’ telesaila grabatzen ari dira Euskadin. Sopelan eta Bilbon eszena batzuk grabatu dituzte, eta GEURIAk jakin ahal izan duenez, Basaurin ere grabatuko dute eszenaren bat.

2022an estreinatuko dute telesaila Netflixen // Netflix

‘Intimidad’ telesaila grabatzen ari dira Euskadin. Netflixen emitituko dute 2022an, eta Itziar Ituño basauriarra da protagonistetako bat, besteak beste, Elisabeth Larena, Patricia Lopez Arnaiz, Veronica Echegui, Ana Wagener eta Emma Suarez aktoreekin batera. Sopelan eta Bilbon eszena batzuk grabatu dituzte, eta GEURIAk jakin ahal izan duenez, Basaurin ere grabatuko dute eszenaren bat. Hain zuzen ere, gaur grabatuko dituzte eszena batzuk Arcelor enpresan.

Telesailak Bilboko zinegotzi baten istorioa kontatuko du, sare sozialetan filtratutako bideo sexual baten ondoren bere ibilbide profesionala kolokan ikusten duena. Fikzioa eta zuzenbidea nahasten ditu: non hasten eta amaitzen den politikari baten bizitza publikoa eta pribatua. Veronica Fernandezek eta Laura Sarmientok sortu dute telesaila, eta Jorge Torregrossa, Ben Gutteridge, Marta Font eta Koldo Almandoz zuzendariek zuzendu dute. Telesailak zortzi atal izango ditu. Datorren urtean estreinatuko du Netflixek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak