Bere Instagrameko perfilean jakinarazi duenez, Itziar Ituño aktore basauriarrak positibo eman du Covid-19 koronabirusean. Hamabost egun berrogeialdian emango ditu.
Hau da Ituñok publikatu duen mezua: “Bariku arratsaldetik sintomekaz nabil (sukarra eta eztul lehorra) eta gaur iritsi jaku azterketa epidemiologikoaren konfirmazinoa. Koronabisura da. Nire kasuan arina da eta ondo nago“.
Era berean, arduratsuak izateko deia zabaldu du: “Hau ez da tontakeria bat. Izan kontziente, ez hartu arinkeriaz. Hildakoak dauz eta bizi asko jokoan eta ondino ez dakigu noraino helduko dan kontua. Beraz, arduratsuak izateko txertoa ipinteko garaia da, danon halabeharrez. Elkartasun garaia da! Etxean geratzekoa eta besteak babestekoa!“, dio Ituñok.