→Basauri

Iñaki Garcia Uribe eta Jose Ramon Oyarbide sarituko dituzte aurten Basauriko Ixatxak Sarietan

Basauriko Ixatxak Sariek 23. edizioa ospatuko dute. Aurten saria jasoko dute Iñaki Garcia Uribe etnografoak eta Jose Ramon Oyarbe odol-emaileak.

Ixatxak Sarien banaketa iaz // Argazkia: Geuria

Basauriko Ixatxak Sariek 23. edizioa ospatuko dute. Aurten saria jasoko dute Iñaki Garcia Uribe etnografoak eta Jose Ramon Oyarbide odol-emaileak. Sari banaketa, urtero bezala, martxoaren 19an izango da San Jose ikastetxeko areto nagusian: 11:35ean Gizarte saria banatuko dute (Jose Ramon Oyarbide odol-emailea 1983tik 2018ra) eta 12:10ean Kultur saria (Iñaki Garcia Uribe etnografoa). Tartean, Basauriko Koral Elkartearen, Danbolin Txistulari Elkartearen eta Edurre Dantza Taldearen emanaldiak izango dira 11:15etik aurrera.

Aurten, gainera, aitortza egin nahi diote Rafa Ibarguen alkate ohiari, “Eskarabileraren ikurra hemendik kanpo zabaltzeagatik”, dio Javi Landeta San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteko kideak.

San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteak banatzen ditu urtero Ixatxak Sariak 1997tik. Sari hauen helburua da Basauriko eta inguruetako eta eskualdeko pertsonak edota instituzioak omentzea, gizartearekiko, kulturarekiko edota kirolarekiko egiten duten lanarengatik. Garaikurra Victor Sarriugarte artista basauriarrak sortu zuen eta Valentin Fernandez ‘Pinceles’ pintorea du oinarri, ‘Ixatxak’ ezizenez ere ezaguna.

IXATXAK SARIAK 2020

Martxoak 19, osteguna
11:15 Basauri Koral Elkartea
11:35 Gizarte Saria: Jose Ramon Oyarbide
11:50 Danbolin Txistulari Elkartea
12:10 Kultur Saria: Iñaki Garcia Uribe
12:25 Basuri Koral Elkartea, Danbolin Txistulari Elkartea eta Edurre Dantza Taldea
12:45 Rafa Ibargueni aitortza (Eskarabilera-2007)
13:00 Erreberentzia-agurra
13:15 Alkatearen agurra

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak