→Basauri

Mario Larrinaga bilbotarraren kartelak iragarriko ditu Sanfaustoak

Basauriko jaiek badute kartel iragarlea! Mario Larrinaga bilbotarraren kartelak irabazi du lehiaketa, Alberto Bonillak sari lokala lortu du.

Hilabete eskas barru hasiko dira Basauriko jaiak. Oraindik egitarau osoa publiko egitea falta den arren, hainbat sekretu iragarri dituzte dagoeneko: kontzertuak, pregoilariak eta oraingoan kartel iragarleak. Mario Larrinaga bilbotarrak irabazi du aurten jaietako kartel lehiaketa, ‘Hemen nahi zaitut’ izeneko lanarekin. Larrinaga hasiberria da horrelako lehiaketetan, baina aurtengoa bere urtea da. Izan ere, Bilboko eta Basauriko jaietako lehiaketak irabazi ditu urte honetan. Sari lokala Alberto Bonillak jaso du ‘Alaitasuna, argia eta kolorea’ lanari esker.

Gaur aurkeztu dituzte kartel lehiaketa irabazi dituzten lanak // Argazkia: Geuria

Gazte mailako kategorian Nerea Molina basauriarrak irabazi du saria beste urte batez ‘Guztiok kalera’ lanarekin, eta txikien mailako kategorian aurten Asier Flores (10 urte) suertatu da garaile, ‘Eskarabilera gora’ lana aurkeztuta.

Basauriko jaiak 2019 – Kartel irabazlea

Lehen saria. Egilea: Mario Larrinaga (Bilbo)

Basauriko jaiak 2019 – Irabazle lokala

Irabazle lokala. Egilea: Alberto Bonilla (Basauri)

Basauriko jaiak 2019 – Kartel gaztea

‘Gazte’ kategoriako irabazlea. Egilea: Nerea Molina (Basauri)

Basauriko jaiak 2019 – Kartel txikia

‘Txiki’ kategoriako irabazlea. Egilea: Asier Flores (Basauri, 10 urte)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak