→Basauri

Jon Arretxe idazle basauriarrak JUUL saria jaso du, Nafarroako Ikastoletako ikasleen botoei esker

Beti iparralderantz bidaia-kontakizunarekin jaso du aipamena beste behin Jon Arretxe basauriarrak.

Beti iparralderantz bidaia-kontakizunarekin jaso du aipamena basauriarrak // @ArretxeJon

Jon Arretxe idazle basauriarrak JUUL saria jaso du, Nafarroako Ikastoletako ikasleen botoei esker. Beti iparralderantz bidaia-kontakizunarekin (Erein, 2014) jaso du aipamena beste behin Arretxek, E kategorian. Kategoria horretan 12 eta 16 urte bitarteko ikasleek ematen dute botoa. Bestetik, Galdakaon bizi den Eider Eibar bilbotarrak ere aipamena jaso du Juul sarietan bere ilustratzaile lana beste behin aitortuz.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen ditu urtero JUUL sariak. Hauteskunde literarioetan egile bozkatuenei gorazarre egiteko ekitaldia eta ikasleek eurek ematen dute botoa. Aurtengoa JUUL sarien 24. edizioa izan da eta irailaren 22an egin zuten sari banaketa Lizarrako Julian Romano Musika Eskolan.

Sari banaketa ekitaldi osoa ikus daiteke hurrengo bideoan:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak