Uztailaren 9tik 18ra bitartean Xixongo (Asturias) XXXIV. Aste Beltza antolatuko dute, eta bertan izango da Jon Arretxe idazle basauriarra. Desconfía (‘Mesfidatu hitzez’ euskaraz) liburua aurkeztuko du uztailaren 12an, Touréren zazpigarrena -eta momentuz azkena-. Orain sagaren zortzigarren liburua idazten dabil basauriarra.
Era berean, ‘Euskal Herriko nobela beltza’ izeneko mahai inguruan ere parte hartuko uztailaren 13an, Noelia Lorenzo Pino, Carlos Ollo Razquín idazleekin batera.
Jon Arretxe: “Beti izan da nire ametsetako bat Touré detektibea pantailara eramatea”
