→Basauri

Jon Lopez preso basauriarra aske utzi dute gaur, zigor osoa bete ostean

Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez, Jon Lopez Gomez preso basauriarra aske geratu da Zueran, Zaragozan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Basauritik 270 kilometrotara zegoen kartzelaratua. 1996. urtean egindako kale eraso bat egotzita, hamabost urte eman ditu kartzelak Lopezek. 2004an atzeman zuten Lopez, Belgikan.

Gaur egun, Hego Uribe eskualdeko 19 preso daude kartzeleratuta: Arrigorriagako bat, Basauriko hiru, Galdakaoko hamar, Ugaoko lau eta Zaratamoko bat.

Arrigorriaga
Idoia Martinez (Villabona, Asturias. 400 kilometro)

Basauri
Txus Martin (Zaballa, Araba. 64 kilometro)
Iñigo Vallejo (Sevilla II, Sevilla. 950 kilometro)
Zigor Orbe (Puerto I, Cadiz. 1.000 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)
Iñaki Krutxaga (Almeria, Almeria. 960 kilometro)
Xabier Garcia (Huelva II, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo (Murcia II, Murcia. 790 kilometro)
Iker Lima (Huelva II, Huelva. 1.000 kilometro)
Ugaitz Perez (Castello II, Albocasser. 550 kilometro)
Gorka Martinez (Murcia I, Murcia. 790 kilometro)
Josune Oña (Foncalent, Alacant. 760 kilometro)
Oier Goitia (Topas, Salamanca. 440 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa (Valencia III, Picassent. 600 kilometro)
Joseba Borde (Curtis, A Coruña. 600 kilometro)
Irkus Badillo (Foncalent, Alacant. 760 kilometro)
Josu Urrutikoetxea (La Santé, Frantzia. 850 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal (Cordoba, Alcolea. 810 kilometro)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak