→Basauri

Jon Tauste basauriarrak hirugarren aldiz irabazi du RockFishing Bizkaia Txapelketa

Abusuko Arrantza eta Kastingeko kirol-arrantzaleak urrezko domina irabazi du Itsasoa eta haitz espezializatean. Podiumaren hirugarren postua Juan Amannentzat izan da, abusuko arrantza elkartekoa ere

Jon Tauste, Nerbioi ibaiaren ondoan // Geuria

Abusuko Arrantza eta Kastingeko kirol-arrantzaleak urrezko domina irabazi du Bizkaiko Arrantza Txapelketan, Itsasoa eta haitz espezializatean. Podiumaren hirugarren postua Juan Amannentzat izan da, abusuko arrantza elkartekoa ere. “Esperientzia polita izan da eta hainbat harrapaketa egin nituen, lamoteak bereziki”, azaldu du txapeldunak eta leku horretan entrenamendu saio asko egiten duela aitortu du: “Abantailarekin arrantza egin dut aisialdian ere asko arrantzatzen dudalako bertan”.

Txapelketa joan den ekainaren 4an jokatu zuen Jon Taustek eta 542 puntu eskuratu zituen. Lehen txandan bigarren txanda eskuratu zuen eta bigarrenean lehen postua. Podiumeko bigarren postua Castores de Leioako Agustín Izquierdo Alonsorentzat izan zen (332 puntu) eta hirugarrena Abusu Arrantza eta Kasting kirol klubeko Juan Amannentzat (142 puntu).

 

Jon Tauste Carballo: «Uste guztien aurka, arrantzale on batek ez du atsedenik hartzen»

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak