José Luis Iragorri Ugalde basauriarra hil da, ‘Basora’ ezizenez ezaguna zena. Besteak beste, Basauri Bea klubeko presidente ohia izan zen ‘Basora’. Azaroaren 26an hil zen 91 urte zituela. Hileta meza gaur, azaroak 29, izan da Basauriko San Pedro elizan.
Basconia futbol taldearen mendeurrenean parte hartu zuen ‘Basorak’ 2013-2014an. Hain zuzen ere, Ameba Kultur Elkarteak ekoiztutako dokumentalean parte hartu zuen ‘Basora’k, Eusebio Galdeano, Julio Beaskoetxea, Doro Rodríguez, Iñaki Urrutxurtu, Txomin Gorostiaga, José Luis Ituño ‘El Mago’, Joserra Etxeberria, Juanfran Tolosa ‘Morocho’, Fede Saiz, Pedro José Mancisidor, Alberto Vaquero, José Ángel Iribar, Jesús Renteria, José Ignacio Azurmendi, Jon Ander Irusta, Edudogako tabernari eta Román Garcíarekin batera. Duela gutxi Jesús Renteria hil zen.
