→Basauri

Juan Carlos Garcia basauriarra eta beste bi arbitro baztertzea eskatu du Real Madrilek

Real Madril eta Bartzelonaren arteko finala jokatu zen otsailaren 17an eta arbitro lanetan ibili zen, besteak beste, Juan Carlos Garcia Gonzalez basauriarra

Juan Carlos Garcia Gonzalez Errege Kopako finalean // ACB Youtube

Saskibaloiko Errege Kopako finalean polemika izan da nagusi. Real Madril eta Bartzelonaren arteko finala jokatu zen otsailaren 17an eta arbitro lanetan ibili ziren Juan Carlos Garcia Gonzalez basauriarra eta Miguel Angel Perez Perez eta Benjamin Jimenez andaluziarrak.

Polemikaren oinarria dago ustez epaileek zenbait hanka sartze egin zituztela partiduko azken 10 segunduetan. Alde batetik, ez zuten Randolph jokalariaren (Real Madril) kirolgabetasun falta adierazi eta ondoren, Randolph beraren txapela zigortu zuten, berez legezko errebotea zena. Lehenengo jokaldian falta adierazi ez, eta Real Madrilek markagailuan aurrean jartzea lortu zuen (93-92), partidua bukatzeko 4,3 segundu falta zirela. Orduan iritsi ziren beste errakuntza batzuk: Kuric-ek (Bartzelona) baloia jaso zuen zelaitik atera ondoren (falta da hori) eta Randolphen legez kanpoko tapoia zigortu zuten, benetan errebotea izan zena. Gauzak horrela 93-94 bukatu zen partidua Bartzelonaren alde.

Ildo horretan, Real Madrilek ultimatum bat egin dio ACBri: finaleko arbitroak mugagabe baztertzea, ostantzean klubak ACBa utziko du.

Ibilbide luzea arbitratzen

Juan Carlos Garcia Gonzalez basauriarrak 20 urte baino gehiago daramatza saskibaloian arbitro lanetan ACB-n, Endesa Ligan. Era berean, partidu garrantzitsuak ere arbitratu ditu Garciak. Besteak beste, 2014an Munduko Kopa, 2015ean Ameriketako FIBA Txapelketako finala eta 2016an Joko Olinpikoetan.

Azken jazoera horren ondorioz, 2016ko urrian Basauriko jaien pregoilaria izendatu zuen Herriko Taldeak-ek:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak