→Basauri

Kaleron ere ez dute San Juan surik antolatuko, Basauriko Udalaren ildoak jarraituta

Aurten ez dute San Juan surik piztuko Kareaga auzoan. Ekainaren 9an Basauriko Udaletik jakinarazi zuten aurten ez dutela San Juan surik herrian baimenduko.

Argazkiak: Sorgina Kultur Elkartea

Aurten ez dute San Juan surik piztuko Kareaga auzoan. Hala adierazi du Sorgina Kultur Elkarteak. Ekainaren 23an pizten ohi dira San Juan suak.

Ekainaren 9an Basauriko Udaletik jakinarazi zuten aurten ez dutela San Juan surik herrian baimenduko, “kutsatze-arriskua handitu dezaketen jende-multzo handiak sortu ez daitezen”.

San Juan gaueko suak pizteko baimenik ez du emango Basauriko Udalak

Hego Uribe eskualdean, Etxebarrin ere ez da aurten San Juan surik piztuko.

San Juan suak bertan behera uztea erabaki dute Etxebarrin

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak