→Basauri

Artunduagako kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira ekainaren 11tik irailaren 11ra

Kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira ekainaren 11tik irailaren 11ra arte // Basauri Kirolak

Udako denboraldiari hasiera emango dio Artunduaga kiroldegiak. Kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira ekainaren 11tik irailaren 11ra arte. Igerilekuak eta eguzkia hartzeko gunea irekita egongo dira ekainean, uztailean eta abuztuan 10:30etik 21:00etara, eta irailean 10:30etik 20:00etara. Iaz ez bezala, aurten ez da aldez aurretik erreserba egin beharko kanpoko igerilekuetara joateko. Seihileko abonuen eta udako txartelen kanpaina zabalik dago Basauri Kirolaken bulegoetan.

Aurten kiroldegiko armairutxoetako sarrailak aldatu dituzte: erabiltzaileek ez dute txanponik eraman beharko armairutxoak erabiltzeko; orain erabiltzaile bakoitzak giltzarrapo bat eraman behar du. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak