→Basauri

Kareaga Behekoa 4 inguruan irisgarritasuna hobetuko du Basaurik 9.500 euro beratuta

// Google

Kareaga Behekoa 4 inguruan irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko ditu Basauriko Udalak. Etxebizitza horien sarreran eskailerak eta espaloi estu bat daude, eta hortaz, sarbide irisgarri berri bat jarriko du Udalak goiko aldean, “desnibelik gabe”. Gainera, ibilgailuak bertan aparkatzea galarazi egingo dute eta mugikortasun urria duten pertsonentzako aparkalekua lekuz aldatuko dute. Obrak maiatzaren 23an, astelehenez, hasiko dituzte eta aurreikuspenen arabera hilabeteko epean bukatuko dituzte.

“Gaur egun, irisgarritasun-arazoak daude Kareaga Behekoa 4an eta inguruetan. Eraikin horren sarreran eskailerak eta espaloi estu bat daude, eta horren ondorioz, irisgarritasun-baldintzak txarrak dira. Goiko aldetik beste sarbide bat dago, arrapala baten bidez, baina ez du betetzen irisgarritasunari buruzko egungo araudia, eta, gainera, normalean ibilgailuak egoten dira aparkatuta, eta bizilagunek ez daukate pasatzeko lekurik”, diote udal ordezkariek. Udalak 9.500 euro bideratuko ditu esku-hartze horretara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak