→Basauri

Kareagako ez-jaietan zuhurtziaz jokatzeko dio Sorgina Kultur Elkarteak

Asteburu honetan ospatu behar ziren Kareagako jaiak, baina egungo egoera dela eta, aurten ez dira ospatuko. “Elkar zaintzeko” garaia dela gogorarazi dute Sorgina Kultur Elkartetik.

Aurten ez da jairik izango Kaleron // Argazkia: Geuria

Asteburu honetan ospatu behar ziren Kareagako jaiak, baina egungo egoera dela eta, bertan behera uztea erabaki zuen abuztu hasieran Sorgina Kultur Elkarteak: “Pena handiarekin eta jaien bitartean birusaren aurrean auzokideen segurtasuna bermatu ezin dugularik, aurtengo jaiak bertan behara utzi behar izan ditugu. Espero dugu datorren urtean egoera normal batean gure auzoko jaiak berriro ospatu ahal izatea”, diote.

Ildo horretan, “elkar zaintzeko” garaia dela gogorarazi dute kultur elkartetik, eta ez jaietan zuhurtziaz jokatzeko deia luzatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak