Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimak omentzeko ekitaldia antolatu zuen atzo Kareaga Auzo Elkarteak. Zenbait testu irakurri eta Agurra dantzatu ondoren, plaka bat jarri zuten Kareaga Goikoa kaleko 15. zenbakiaren parean, ‘Kareagan be memoria bagara’ muralarekin batera.
Bada, eguerdian jarritako plaka arratsaldean desagertu zen, eta gauean murala kendu dutela adierazi dio GEURIAri bizilagun batek. Gaur arratsaldean bilera egingo dute Kareaga Auzo Elkarteko kideek eta bertan hitz egingo dute muralaren eta plakaren suntsikeri buruz, eta horren aurrean zer egin erabakiko dute.
