Gabonaldia egitarauaren barruan, film proiekzioa eta ipuin kontalaria antolatu zituen Sorgina Kultur Elkarteak Kareagan abenduaren 18an, larunbatez. Bada, elkartetik erabaki dute bi jarduera horiek bertan behera uztea: “Alde batetik, bizi dugun osasun-egoera larriagotzen ari da, eta bestetik, Sorginetxea -jarduerak burutuko ziren espazioa- obretan dago eta Udalak oraindik ez ditu lanak bukatu”, diote Sorgina Kultur Elkarteko kideek.
