→Basauri

‘Panoli Kabareta’ kale antzerkia izango da igandean Basaurin, Kareagako Artisten Plazan

Ganso & Cia konpainiak ‘Panoli Kabareta’ ikuskizuna ekarriko du irailaren 12an Kareagara, Kale-Artisten Plaza egitarauaren barruan.

Irailaren 12an izango da ikuskizuna Kareagan // Argazkia: Ganso&Cia

Kareagako Kale-Artisten Plazaren hirugarren edizioa martxan da. Lehenengo saioaren arrakastaren ondoren, irailaren 12an 13:00etan bigarren antzezlana aurkeztuko dute: Ganso & Cia konpainiaren ‘Panoli Kabareta’. Ikuskizuna euskaraz da eta 45 minutuko iraupena du.

Segurtasun-neurriak mantentze aldera, ikusle kopurua mugatua izango da, beraz, lekua aldez aurretik erreserbatzeko izena eman behar dute interesdunek Kareaga Gizarte Etxean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, edota 944 666 420 telefono zenbakira deituta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak