→Basauri

Kareagako komun egokitu publikoa eraikitzeko lanak bukatu ditu Basauriko Udalak

// Basauriko Udala

Komun egokitu bat Kareaga auzoan jartzeko lanak bukatu ditu Basauriko Udalak. Hain zuzen ere, Asturias kaleko parkean, Montefuerterako sarbidean, jarri dute komuna, irisgarritasun-araudiak ezartzen dituen neurri eta ezaugarriekin.

Komunaz gain, iturri bat jarri du Udalak, baina oraindik ezin da erabili: “Ur-hornidurarako kanalizazioa amaituta dago, baina iturriaren hornidura atzeratu egin da garraio-arazoengatik; beraz, jasotzea itxaron behar da instalazioa osatzeko”, diote udal ordezkariek. Lanak azaroan hasi zituzten, eta Udalak 45.000 euroko inbertsioa egin du esku hartze horretan.

Kareaga Auzo Elkarteak “aspalditik” egindako eskaerari erantzuna ematen dio esku hartzeak. Auzoegin Ekintza Planaren barruan kokatzen da obra hori: udalerriko auzoetan modernizazio- eta eraberritze-lanak egitea du helburu planak, bizilagunek, auzo-elkarteek eta taldeek partaidetza-kanalen bidez planteatzen dituzten eskariei erantzuteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak