→Basauri

Komun egokitu bat eta iturri bat jarriko ditu Basauriko Udalak Kareagan

Asturias kalean jarriko dituzte komuna eta iturria. Lanak dagoeneko hasi dituzte eta bi hilabeteko epean bukatuko dituzte.

Lapatzako pasealekuko komuna eta iturria 2014an zabaldu zuen Udalak // Basauriko Udala

Komun egokitu bat eta iturri bat jarriko ditu Basauriko Udalak Kareaga auzoan. Hain zuzen ere, Asturias kaleko parkean, Montefuerterako sarbidean, jarriko dituzte komuna eta iturria. Lanak dagoeneko hasi dituzte eta aurreikuspenen arabera bi hilabeteko epean bukatuko dituzte. Udalak 45.000 euroko inbertsioa egingo du esku hartze horretan.

Kareaga Auzo Elkarteak “aspalditik” egindako eskaerari erantzuna ematen dio esku hartzeak. Auzoegin Ekintza Planaren barruan kokatzen da obra hori: udalerriko auzoetan modernizazio- eta eraberritze-lanak egitea du helburu planak, bizilagunek, auzo-elkarteek eta taldeek partaidetza-kanalen bidez planteatzen dituzten eskariei erantzuteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak