Azaroaren 16ko arratsaldean lapurreta saiaketa egon zen Basaurin, Kareaga Goikoa kaleko bitxidenda batean. Ustezko lapurra dendara sartu zen pistola batekin, baina bitxidendako jabeak lapurreta egitea saihestea lortu zuen. Segurtasun Sailak GEURIAri adierazi dionez, “ikerketa irekita” dago, eta momentuz ez dute inor atxilotu.
